Bai Euskarari sariak 2026: “Mendi gailurretik itsas bazterrera” |
Bai Euskarari Elkarteak urteko une berezienetako bat bizi zuen asteazken arratsaldean Albaola Itsas Kultur Faktorian. Aurtengo edizioak nortasun berezia izan du; lehen aldiz Donostiatik irten dira sariak, eta leloak berak —Mendi gailurretik itsas bazterrera— ederki irudikatzen du ospatu nahi izan dena: euskarak egiten duen bidaia zabala, gure lurraldearen eta gure komunitatearen aniztasuna zeharkatzen duena dela. Joseba Olagaraik gidatu du ekitaldia, eta Leyre Redin musikariak girotu.
|
Mendiak eta Herriak Elkartea, Euskal Moneta eta PuntuEus Fundazioa izan dira 2026ko Bai Euskarari Saria jaso duten entitateak; bakoitzak bere esparrutik euskararen alde egindako ekarpenagatik. |
|
|
|
50 urteko ibilbidean, euskararen aldeko konpromiso sendoa erakutsi dute, eta urte luzez Bai Euskarari komunitateko kide izan dira. Gainera, Urmugaren sortzaileetakoak dira, lurraldea, komunitatea eta euskara lotzen dituen proiektu eredugarria, hain zuzen ere. Euskararen aldeko konpromisoagatik eta bidea irekitzen lagundu izanagatik aitortu dira. |
|
|
Euskararen aldeko urrats oso esanguratsuak eman dituzte. Pasa den urtean, haien langile guztiek euskara klaseak hartu zituzten, eta duela urte gutxi euskaraz ez zekiten hainbat langilek B1 maila eskuratu dute jada. Langileen euskalduntzean egindako eragina aitortza egin zaie. |
|
|
Ausardiaz abiatu zuten proiektua, eremu nagusiki erdaldun batean euskarari bere tokia egiteko. Gaur egun, interneten euskaraz aritzeko eta euskarari ikusgarritasuna emateko ezinbesteko erreferente bihurtu dira. Mundu digitalean euskararen alde egindakoagatik aitortu dira. |
|
|
|
Zorionak sarituei eta eskerrik asko ekitaldira bertaratu zineten lagun guztioi! |
|
|
|
|
Zure datuak Bai Euskarari Elkartearen tratamendu-sistemetan sartuta daude zure intereseko izan daitekeen informazioa bidaltzeko. Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamenduari aurka egitea, tratamendua mugatzea eta portabilitatea eska dezakezu. Zure baimena edonoiz ezeztatu dezakezu, baita gai honi buruzko bestelako edozein eskari egin ere. Horretarako, elkartera jo dezakezu helbide honetan: Gudarien Etorbidea, z/g, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa) – info@baieuskarari.eus. Zure datu pertsonalen babesari buruzko informazio zehatzagoa ezagutu nahi baduzu gure webgunean eskuratu dezakezu (https://www.baieuskarari.eus/eu/pribatutasun-politika).
Zerrenda utzi
|
| |
|
|