Ikusi buletina nabigatzailean 

imagen

Kaixo, lagun:

Azken asteetako berri nagusiak, datozen ekimenak eta euskararen aldeko bidean ematen ari garen pausoak bildu ditugu zuretzat. 

Ondo izan,

Bai Euskarari Elkartea

 

Bai Euskarari Sariak 2026 ospatu genituen ekainaren 10ean

Play 
ARGAZKI GALERIA
   BIDEO GALERIA  
 

Bai Euskarari Sariak eta lantalde berria protagonistak
'Bai' Aldizkarian

imagen

'Bai' aldizkariaren 42. zenbakia kalean da eta zuen egoitzan jasoko duzue Bai Euskarari Ziurtagiria duzuenok.

Bai Euskarari Saria jaso berri duten Mendiak eta Herriak elkartea, Euskal Moneta eta PuntuEus fundazioko kideei egindako elkarrizketak aurkituko dituzue bertan. Horrez gain, elkartearen lantalde berrituaren aurkezpena, Astigarragako Udalarekin sinatutako hitzarmena, Elkarrengandik Ikasiz solasaldien 6.denboraldiaren aurrerapena eta udazkenean datorren Enpresarean Azokaren xehetasunak ere bildu ditugu, besteak beste.

 

Enpresarean TB-ko atal berria!

Energia trantsizioa eta burujabetza herritarren eskura, hori da Enherkomek Hernanin abian jarri duena.

Energia berriztagarriak sortzea, komunitatea indartzea eta, aldi berean, euskararen normalizazioari bultzada ematea da beraien konpromisoa. 

EnpresareanTB-ko atal berrian ezagutu dugu Enherkom energia komunitatearen lana. Bai Euskarariko youtuben eta sare sozialetan duzue ikusgai!

Play 
 

Badatoz #ElkarrengandikIkasiz solasaldiak!

Play 
 
imagen

Bai Euskarari Elkartea kontratazio berria egiten ari da

Ingeles irakaslea behar da Assa Ikastolan

Gaztelera irakaslea behar da DBH-Batxin

Geografia eta Historia

Biologia, Kultura Zientifikoa eta Natur Zientziak irakaslea DBHn

Ikusentzunezko Laborategiko laguntzailea

Lan eskaintza gehiago
 
 
 

Bai Euskarari Elkartea

Baieuskarari.eus

Zure datuak Bai Euskarari Elkartearen tratamendu-sistemetan sartuta daude zure intereseko izan daitekeen informazioa bidaltzeko. Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamenduari aurka egitea, tratamendua mugatzea eta portabilitatea eska dezakezu. Zure baimena edonoiz ezeztatu dezakezu, baita gai honi buruzko bestelako edozein eskari egin ere. Horretarako, elkartera jo dezakezu helbide honetan: Gudarien Etorbidea, z/g, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa) – info@baieuskarari.eus. Zure datu pertsonalen babesari buruzko informazio zehatzagoa ezagutu nahi baduzu gure webgunean eskuratu dezakezu (https://www.baieuskarari.eus/eu/pribatutasun-politika).

Zerrenda utzi