Kaixo,
Bai Euskarari Elkartearen lantaldearen izenean, atsegin handiz gonbidatu nahi zaitugu aurtengo Bai Euskarari Sariak 2026 ekitaldira.
Urtero legez, lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari diren hiru entitate saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu sarien bidez. Gure hizkuntzaren aldeko urratsak ematen ari diren horiei merezi duten aitorpena egiteko unea izango da.
Baina sari-banaketa baino gehiago da ekitaldi hau; hiru entitateri aitorpena egitearekin batera, Bai Euskarari komunitatea osatzen dugunon elkargune ere izan ohi da urteroko zita hau. Elkarrekin egoteko, saretzeko eta euskararen bidean indarrak biltzeko aukera paregabea izango dugu aurten ere.
Aurten, gainera, esperientzia are bereziagoa izan dadin, Albaolara itsasontziz joateko aukera egongo da. Modu honetan, bertaratzeko bidea bera ere ospakizun ahaztezin baten hasiera izatea nahi dugu, giro ederrean murgilduz itsasotik iritsita.
Hona hemen ekitaldiaren xehetasunak:
Eguna: Ekainak 10
Ordua: 13:00
Lekua: Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoria.
Oharra: Itsasontzia hartzeko ordutegia eta abiapuntua izena ematerakoan zehaztuko dizkizugu.
Zure presentzia guretzat oso garrantzitsua da komunitate honen parte zarelako. Etortzekoa bazara, mesedez baieztatu etorriko zarela beheko estekan sartuta.
Albaolan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazu agur bero bat,
Bai Euskarari Elkartearen lantaldea